Sopelana Weekend Tour!
Lo sentimos, esta entrada se encuentra disponible únicamente en Castellano
Lo sentimos, esta entrada se encuentra disponible únicamente en Castellano
Lo sentimos, esta entrada se encuentra disponible únicamente en Castellano
Lo sentimos, esta entrada se encuentra disponible únicamente en Castellano
Radio 3 emisorako Capitan Demo programaren barnean MTG-k bere minutuak izan dauz, izan ere, talde berriei eskeinitako programa honetan “The Indie Song” abestia entzugai izan zen. Une garrantzitsua taldearentzat, estatu mailan lehenengoz entzuten baitzaigu irrati bidez.
Klik egin hurrengo irudian programaren zati hau entzuteko.
Internet bidez, eta Radio Solobasket irratiko kideei esker, geure musika asko zabaldu da eta hainbat entzuleei heldu jake euren partiduen retransmisioi esker. Italian, Trevison, Bizkaia Bilbao Basket-ek izan eban partiduan First Sight, Your Soul Says Goodbye eta Aching Bones agertu ziran.
Klik egin hurrengo irudian programaren zati hau entzuteko.
Geure webgunea denbora luze batez eguneratu barik egon ostean, taldearen azken berriak aurkezteko bueltan gaituzue. Askok jakingo dozue pasadan abenduak 19an Bilboko Udaletxeko maketa lehiaketan finalista lez bukatu genun. Piloa disfrutau genun eta Autostereo taldearen atzetik bigarren postuan altzatu ginen. Egia esan, oso ondo jo eben eta hametik ere eurak zoriontzen doguz, merezitakoa izan bait zen.
Denbora gitxira Musikazale-tik kontaktuan jarri ziren geuaz elkarrizketa bat eitzeko euren webgunerako, ilusio handia ein euskun guregan fijatziarren eta euren galderak poz-pozik erantzun ere! Elkarrizketa hemen irakurri daiteke.
Oin dela gitxi, Mondo Sonoro irakurtzen genbilzala, geure Departure diska 2009 garren urteko 10 maketarik onenen artean jarri ebela ikusi genun! Izan ere, geure maketa 7garren postuan egoan, espero ez genun ohore bat eta entsegu lokalian gogor lanean diharduteko gogoak ere bapo altzatu doskuz!! Hamen klik einda ikus dezakezue.
Hurrengo kontzertuaren zain zauizen guzti oientzako, jakizue MTG iñoz baino biziaue dauela eta abesti berrietan lanean gabilzela eta ezagutzen dozuezan hoiei bueltatso bat emoten ere. Ahalik eta ariñen prest eukitzea gure dogu geure zuzeneko saioak lehen bait lehen ostabere hartzeko!
Besarkada bat danori
MTG.
Hile hontan ere MondoSonoro aldizkariak MTGri buruz idazten dau, ta pozaren pozez geu!! Honako hontan talde guztiari egindako elkarrizketa da, abenduko argitalketan agertu dena Demoscopia atalean.
Honen bidez, MTGk zuzeneko emanaldietan deskantsu txiki bat eingo dauela era adierazten dotsuegu. Abesti berrietan sartunda geuz, pare batek forma hartuta dekote ta zeuei eskeintzeko ia prest!
MondoSonoro aldizkariko elkarrizketa dekozue hamen! (Arkazkiaren gainean ein klik haunditzeko)
Lo sentimos, esta entrada se encuentra disponible únicamente en English y Castellano
Lo sentimos, esta entrada se encuentra disponible únicamente en English y Castellano
MTG-k sare sozialak jorratzen dauz, eta orain arte MySpace-n eta Facebook-n egon gara eta oraindik aurrera geure Youtube-ko kanal berria aurkezten dotsuegu. Hemen geure bideo guztiak ikusi ahal izango dozuez, geure FNAC-eko kontzertukoak barne.
Horrez gain hametik aurrera ere, geure Twitter-eko kanal berria, http://twitter.com/mtgband dekogu, nun taldearen eguneroko berriak ikus ahal izango dira.
Nahiz eta geure entsaiuak abesti berriak prestatzeko erabili, geure zuzeneko saioak ere buruan dekoguz, eta hori dala eta, Serie B dendan (bilboko kasko zaharra Loteria 2 kalean) sarratu dogu ekitaldi berria. Kontzertu hau gogo aundigaz hartze dogu, bai Off-Bilboloop festibaleko ekitaldien barne dagoelako eta bai kontzertua nolabait ezberdina ere izango delako… Geu denda barruan, eskaparatean, eta jendea kalean dendaren arropa ikusten izango balitz
Azken kontzertu honez gain, geure webguneko “Kontzertuak” sailean adierazi genuen moduan, Urriak 22an Zeharbide pub-ean (Iturrigorri 3 – Las Arenas) joko dogu Athletic-en partiduaren ostean.
Edo beste era batera, FNAC…
Bilboko dendaren Irailako agendan aipatzen den bezala, ostegun 17a 19:00 orduak aldera joko dugu.
Aukera handi bat guretzat eta zuen gustokoa izatea espero duguna, Vetusta Morla-ri bezala honako bideoklipan: