A new decade
- Bigarren postua Bilboko Udaletxeko Maketa lehiaketan
- Musikazale-n elakarrizketa
- Departure 2009ko zazpigarren maketarik onena Mondo Sonoro-ren ustez
Geure webgunea denbora luze batez eguneratu barik egon ostean, taldearen azken berriak aurkezteko bueltan gaituzue. Askok jakingo dozue pasadan abenduak 19an Bilboko Udaletxeko maketa lehiaketan finalista lez bukatu genun. Piloa disfrutau genun eta Autostereo taldearen atzetik bigarren postuan altzatu ginen. Egia esan, oso ondo jo eben eta hametik ere eurak zoriontzen doguz, merezitakoa izan bait zen.
Denbora gitxira Musikazale-tik kontaktuan jarri ziren geuaz elkarrizketa bat eitzeko euren webgunerako, ilusio handia ein euskun guregan fijatziarren eta euren galderak poz-pozik erantzun ere! Elkarrizketa hemen irakurri daiteke.
Oin dela gitxi, Mondo Sonoro irakurtzen genbilzala, geure Departure diska 2009 garren urteko 10 maketarik onenen artean jarri ebela ikusi genun! Izan ere, geure maketa 7garren postuan egoan, espero ez genun ohore bat eta entsegu lokalian gogor lanean diharduteko gogoak ere bapo altzatu doskuz!! Hamen klik einda ikus dezakezue.
Hurrengo kontzertuaren zain zauizen guzti oientzako, jakizue MTG iñoz baino biziaue dauela eta abesti berrietan lanean gabilzela eta ezagutzen dozuezan hoiei bueltatso bat emoten ere. Ahalik eta ariñen prest eukitzea gure dogu geure zuzeneko saioak lehen bait lehen ostabere hartzeko!
Besarkada bat danori
MTG.







8 abr 10
¡ya te voy a dar yo con eso de pinchar aquí! el lunes te pongo la pila..