Taldea

MTG dira:

Edu González: Baxua, koroak.
Iker Llona: Kitarra, pianoa, ahotsa.
Mikel Cortazar: Bateria eta perkusioak.
Ander Fernández: Kitarra solista, koroak.

MTG Haatik taldearen errautsetatik jaio zan, Bilboko Azkena pub-ean emandako azken kontzertuaren ostean. Gaizka Fernandez-ek taldea utzi ondoren banatu zan Haatik, bere karrera Radio-Activa-n jarraitzeko asmoz. Taldearen beste kideak: Iker, Ander eta Mikel (azken kontzerturako bat egin eban, Borja Villarroelek atzerrira joan eta gero) projektu berri bategaz hasteko erabakia hartu eben. Lehenengoko abestiak, lehen hilabeteen barruan sortu ziren, oraindik baxuan iñor eukin barik. Denbora gitxiren ostean Ender (Edu Gonzalez) formazioaren parte bihurtzen da eta taldeari falta jakon egonkortasuna ematen deutso gaur egun abesti guztiotan entzun daitezkeen erritmoak asmatuz.

Urte oso bat lanean emon eta gero MTG-ko kideek euren lehenengo EP-a grabatzen dabe 5 abestik osatua, “Departure” izenagaz. Jendeartean arrera ona lortuz, lehenengo lana aurekezteko, Bilboko Kafe Antzokian kontzertua ematea lortzen dabe 2009ko Ekainak 20an, Europako musika egunaren antolakuntzaren azpian. Honen bidez hain bat komunikazio bideetan agertzen dira: Euskadi Gaztea, Onda Vasca edota Uhinak Irratia. Harrez geroztik kontzertu ugari antolatzen dabez, Bilboko taberna eta lokale ugaritan, hoien artean FNAC eta BilboLoop festibaleko ekitaldietan ere.

2009ko Abendua sopresaz beteriko hilabetea da taldearentzat: Bilboko Udaletxeak antolaturiko maketa lehiaketan 2garren postuan bukatzen dabe eta Mondo Sonoro aldizkarian euren Top10, urteko maketarik onenen sailkaketan sartzen dira dira. 2010 urtean ere irratian entzugai dira, ala, Otsailean estatu mailako Radio 3 irratian agertzen dira “Capitan Demo” izeneko programan, estatu mailan euren lehenego agerpena. Gaur egun zuzeneko emonaldietan lanean dabilz eta baita abesti berriak sortzen ere, estudioan ahalik eta ariñén sartzeko asmoz.

Projektu honetan partu hartu dabe:
Oskar Hernández Departure maketaren portada diseiñatuz.
Pablo Garaizar “Txipi”, webgunearen diseiñuan.
Xanpe,  maketaren grabazioan Iralako Koba Estudioan.
Alaitz Ingunza maketaren promozioan.
José de la Herrán, Videochip Productions, bideoen grabaketa eta muntaian.


  • Pablo

    A ver si Txipi os echa un ojo al template de WP… hace un raro en el background de la barra de menu a 1680×1050

    (cuando lo arregleis, borrar este post :P )

  • Seofemenino

    Pues ya que le va ha echar un vistazo, que os instale el plugin all in one seo para wordpress, os lo recomiendo… saludos Mikel

  • Mikel

    Hola!!!

    Pablo, Lo de la barra de menu… Acabo de probarlo con una resolución de 1680×1050 y no le veo raros… :-S Iwal alguno hemos metido mano ya y no me he enterado. O puede que las vacaciones me hagan no ver bien los fallos… Dónde ves el extraño sastamente??

    Y Raquel!! Muchas gracias por el consejo, como se nota quien tiene tablas en esto!! ;-) Le he exado un vistazo al plugin y tiene muy buena pinta!! A ver si esta semana lo pongo a prueba que con mis que haceres veraniegos no paso tiempo delante del ordenador!